Info +

Hysteron proiektuan emakume gorputz zatikatuak irudikatzen dira. Proiektua emakumeen arteko harremanari buruzko gogoeta da. Zein harreman mota sortzen da berdin baldintzatutako eta antzututako kolektiboetako kideen artean? Elkartasun harremanak sortzen al dira? Edo boterean diskurtsoa erreproduzituz botere harremanak dira emakumeen artean sortzen direnak? Argazkiek tentsio hau islatzen dute. Irudi hauek atun ontziekin eta labe-ontziekin eraikitako kamara estenopeikoekin sortu dira. Kamera bakoitzari lau zulo egin zitzaizkion. Hori dela eta emakumeen gorputzen arteko fusioak sortzen dituzte kamerek.

 

Proiektu hau gizarteratu eta plazaratzeko diziplina ezberdinak uztartzen dituen emanaldi bat osatu zen. Bertan batzen dira: ontziekin eraikitako instrumentuen emanaldia (hala nola, galleta ontzi batekin egindako marinba, tomate ontziekin egindako maraka, azeituna ontziekin egindako perkusioa…), testu irakurketa, gorputz adierazpena eta irudi proiekzioa.

Emanaldiaren spot laburra

Emanaldi honetarako sortu ziren musika piezak, testuak eta irudiak ontzi batean enlatatuta argitaratu ziren, Banizu Nizuke argitaletxearekin elkarlanean.

Hysteron lata

. Musika: Aida Torres, Mariano Hurtado, BeƱat Iturrioz.

. Gorputz adierazpena: Txaro Untzilla.

. Testuak: Danele Sarriugarte, Gorka Setien.

. Grabatua: Ramon M. Zabalegi.

. Ontzietan hizkiak eskuz egitea eta grabatuaren serigrafia: Okene Abrego.

. Musikaren grabaketa: Karlos Osinaga, Bonberenea estudiotan.

. Diseinua eta argitaratzea: Pablo Salgado (Banizu Nizuke), Nagore Legarreta.

. Argazkiak: Nagore Legarreta.

Hysteron musikariak

Musikariak eta ontziekin egindako instrumentuak.