Info +

Hiriak eta herriak antolatzeko modu jakin batzuen aurrean nola sentitzen naizen islatzen dute argazki hauek. Blokez osatutako auzo batean jaio eta hezi nintzen. Bloke guztiak berdinak dira eta etxebizitzak ere bai. 80ko harmakadan fabrikek langileak behar zituzten eta biztale migrazio handia izan zen auzo hautera. Gaur egun, auzo eraikuntza mota honek martxan jarraitzen du, baina eraikitze honek gehiago du zer ikusia espekulazioarkin etxebizitza beharrarekin baino. Gure herri eta hirietan bloke hauetako etxebizitza ugari hutsik daude.

 

Desorientazio handia sentitzen dut toki erreferentzia guztiak erregularrak eta berdinak direnean.
Ez du inporta eskubirantz edo ezkerrerantz zoazen, beti leku berean zaudela dirudi.

 

Irudi hauek sortzeko bost kiloko atun lata bat eta labe-lapiko bat erabili nituen. Kamera bakoitzak lau zulo ditu eta argia bertatik pasatzen da irudia sortzeko. Hori dela eta, lau irudi sortzen dira azalera berean eta irudiak fusionatu egiten dira ertzeetan. Ontziak berak dira irudi konposatu-deskonposatu hauek sortzen dituztenak.