EDIPOTOA liburuan Nagore Legarretak kamera estenopeikarekin egindako lehen argazki bildumak biltzen dira: azokak, monumentuak, hondartzan, itsasertza eta 360 ยบ izeneko argazki bildumak. Argazkiak 2009-2011 urteen artean atera ziren.
Argazki bilduma bakoitzerako idazle bati argazkiak burura ekartzen ziotena idazteko eskatu zitzaion. Honakoak izan ziren gonbidatu ziren idazleak: Gorka Setien, Haizea Arregi, Lainon, Juanbau Erauskin eta Mikel Peruarena.
EDIPOTOA argazki-poesia liburua 2011ko abenduan argitaratu zen. Liburua argitaratu eta hilabete gutxitara argiratatu ziren 200 aleak agortu ziren eta liburua berriro ere argitaratu zen 2014ko udaberrian. Bigarren edizioa Ramon Martinez Zabalegi diseinatzaile eta ilustratzaileak maketatu zuen.